ENPRESA

Kalitatea

URKABE konpromisoa

Urtez urte, kalitate-estandar handieneko produktuak lortzeko lan egiten du URKABEk. Horregatik, urtero nota onarekin gainditzen ditugu elikaduraren arloko ziurtapen zorrotzenak. Eta IFS logotipoa jartzen dugu. Urkabe, kalitatearekin konprometituta.



URKABE_FEDER


Global Food Safety Initiative (GFSI) ekimenak aitortutako arau bat da IFS Food, elikagaien segurtasunerako arau bat, elikagaiak fabrikatzen edo ontziratu gabeko elikagai-produktuak paketatzen dituzten enpresak ikuskatzeko. Prozesatutako elikagai produktuen segurtasuna eta kalitatea du ardatz.

Arau hori produktuak “prozesatuta” daudenean aplikatzen da, edo hasierako paketatzean produktua kontaminatzeko arriskua dagoenean. IFS Food elikagai fabrikatzaile guztientzat da garrantzitsua, bereziki, marka pribatua ekoizten dutenentzat; izan ere, espezifikazioak betetzearekin lotutako eskakizun ugari dituzte.

Araua bateragarria da markaren segurtasunerako eta kalitaterako ekoizpen- eta marketing-ahaleginekin. IFS Food ziurtagiria garatzeko, erabat eta aktiboki parte hartu dute ziurtapen-erakundeek, xehekariek, elikagai-industriak eta zerbitzu-sektoreko enpresek.