URKABEren hastapenak sukaldaritzarekiko grinak markatu zituen. Bada, grina hori, bere horretan dirauena oraindik ere, produktu guztietan islatzen da, horien zapore-, usain- eta testura-kalitateagatik.
Gure esperientzia eta dedikazioa URKABEren produktu-gama ugarian islatzen da –katalogoa etengabe ari da handitzen–. Denek dute bereizgarri kalitatezko bertako produktuak direla.
GLUTENIK GABE
LAKTOSARIK GABE
BEHI-ESNEAREN PROTEINARIK GABE
Urdaiazpiko egosia haragi-produktu bat da, beroarekin tratatzen da, eta txerriaren atzeko hanka egositik lortzen da (aurreko hanka erabiltzen bada, «beso egosia» esaten zaio).
Urdaiazpiko moten arteko ezberdintasun nagusia da zer fekula kopuru duten eta, ondorioz, zer haragi kopuru duten. Ez dira gauza bera «urdaiazpiko egosia» eta «urdaiazpiko-fianbrea».
Urdaiazpiko egosia txerriaren atzeko hankatik bakarrik lortzen da. Aldiz, fianbrea lortzeko atzeko hanka, beste zati batzuk eta, besteak beste, landare-proteinak, fekulak, azukreak eta gelifikatzaileak erabiltzen dira.
ZUNTZ-BETA ZURIAK
HARAGI EGOSIAREN TESTURA ETA KOLOREA
PIEZA BAKAR BATEAN EGINDAKO URDAIAZPIKOAK
Halakoa da URKABEren historia. Orain dela 35 urte baino gehiago hasi zen, 1982an, hain zuzen ere, sukaldaritza maite zuten pertsona batzuek zekitena partekatzea eta enpresa sortzea erabaki zutenean.