URKABE KONPROMEZUA ETA KALITATEA

Urtez urte kalitate-estandar handieneko produktuak lortzeko lan egiten du URKABEk. Horregatik, elikaduraren munduko ziurtapenik zorrotzenak sobera gainditzen ditugu urtero. URKABE, kalitatearekin konprometituta.
IFS Food elikagaien segurtasuneko arau bat da, Global Food Safety Initiativek (GFSI) aintzatetsia, eta elikagaiak ekoizten dituzten enpresak edo solteko janaria paketatzen duten enpresak auditatzen ditu. Produktu prozesatuen segurtasunean eta kalitatean zentratzen da.
Produktuak «prozesatzen» direnean edo salmenta-bilgarriak jartzeko prozesuan produktua kontaminatzeko arriskua dagoenean aplikatzen da araua. IFS Food garrantzitsua da elikagai-ekoizle guztientzat, batez ere marka pribatua ekoizten dutenentzat; izan ere, zehaztapenak betetzearekin lotutako betekizun asko dituzte.
Markaren segurtasun eta kalitaterako ekoizpen- eta marketin-ahaleginekin bateragarria da araua. IFS Food ziurtapen-erakundeen, txikizkarien, elikagaien industriaren eta zerbitzuen sektoreko enpresen parte-hartze oso eta aktiboarekin garatu da.